Clece-k ziurtatu du SERMASeko Ospitale Garbiketa Zerbitzuen kalitatea
Madril, 2014ko abenduaren. ACS taldeko kide den CLECE S.A zerbitzu anitzeko enpresak ziurtatu egin du Madrileko Osasun Zerbitzurako (SERMAS) ematen dituen garbiketa-zerbitzuen kalitatea.
Hala, SERMASek azken lehiaketan zehaztutako baldintzak betez, bere ISO 9001:2008 ziurtapena jarduera honetara zabaldu du: “eremu kritiko, erdikritiko eta orokorren eta kanpo-eremuen garbiketa integrala arreta espezializatuko osasun-zentroetan, hala nola: publiko nahiz pribatu diren ospitaleak, espezialitate-zentroak, osasun mentaleko zentroak, transfusio-zentroak eta bestelako osasun-zentroak”. Zerbitzuaren ziurtapena honako Ospitale eta Zentroetan egin da:
- Transfusio Zentroa
- San Carlos Unibertsitate Ospitale Klinikoa
- El Escorial Ospitalea
- La Princesa Unibertsitate Ospitalea
- Niño Jesús Haur Ospitalea
- Ramón y Cajal Unibertsitate Ospitalea
- Príncipe de Asturias Unibertsitate Ospitalea
- Santa Cristina Unibertsitate Ospitalea
- Virgen de la Torre Unibertsitate Ospitalea
ISO 9001:2008 arauak (nazioarteko aitorpena duen estandarra) sustatzen duen ereduaren xedea etengabeko hobekuntza, zerbitzu-ematearen eraginkortasuna eta bezeroen satisfazioa lortzea da, eta kudeaketa hobe baterako gidalerroak ezartzen ditu.