28-September-2014

Sinatu dute Cáceresko ikastetxeak garbitu, mantendu eta zaintzeko kontratua

2014 irailaren 25a. Clece-k bere gain hartuko du Cáceresko ikastetxeak garbitu, mantendu eta zaintzeko ardura. Esleipen berria gaur formalizatu da Cáceresko udaletxean, kontratuaren izenpetze-ekitaldian, zeinean izan diren Elena Nevado, Cáceresko alkatea, eta Francisco Lázaro, Clece-ren Erdialdeko Eskualde Zuzendaritzako zuzendaria.

Elena Nevadok azaldu duenez, Clece datozen bi ikasturteetan arduratuko da Cáceresen dauden 17 ikastetxeen eraikinak garbitzeaz, eraikin-tresneria konpondu eta mantentzeaz eta zaintza-zerbitzuak egiteaz. Kontratuak bi urteko iraupena izango du eta gehienez lau urte arte luza daiteke.

Francisco Lázaroren hitzetan, berriz, «Clece-k espezializazio eta eskarmentu handia du garbitze-, mantentze- eta segurtasun-lanetan. Eta buru-belarri arituko da jarduera horietan, zerbitzua egiteko berarengan jarri den konfiantzari erantzutearren».

Kontratua 2014ko urriaren 1ean hasiko da, eta 873.893,41 euroko kanon-fakturazioa izango du. Horrez gain, balioespen bidezko lantzat hartuko da ikastetxeetako berokuntza-sistemetarako erregaiaren horniketa, eta, partida honetan, 167.025 euroko gastua kalkulatu da urte bakoitzeko. Eskaintza hobetze aldera, Clece-k 80.000 euroko burtsa ekonomikoa emango du urtero.

CLECE taldeak urte asko eman ditu garbitze-, zaintze- eta mantentze-zerbitzuak egiten 550 ikastegi baino gehiagotan (ikastetxe zein haur-eskola), 40 bat unibertsitatetan eta hainbat ikerketa-zentrotan. Esleipen honek agerian jartzen du administrazioek duten konfiantza CLECE taldearen lanean eta profesionaltasunean, hala nola konpainiak, kontratu handiak gauzatzeko orduan, duen gaitasuna jendea kudeatzeko eta baliabideak optimizatzeko. 

ACTUALIDAD

Últimas noticias

Emakumearen aurkako Indarkeria desegiteko Nazioarteko Eguna ospatu du Clecek hainbat jardueraren bidez.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.

Erregearen Jauregian eginiko zerbitzuaren inguruan argitaratutako informazioari buruzko adierazpen ofiziala

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.

BONBAZIA HANDIAN OSPATU DU ADRAK PERTSONA NAGUSIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.