21-June-2015

Amaitu da Garapen Programa Nagusiaren VI. promozioa

Zorionak 57 Zerbitzuburuei, urtebetetik gora aritu baitira, Garapen Programa Nagusiaren (GPN) VI. promozioko kide gisa, estudiatzen, online konektaturik, kasu praktikoak ebazten eta saio presentzialetara joaten, eta, oraindik orain, programa amaitu baitute oso emaitza onekin.

GPNaren helmugara iristeko gai izanaren poza adierazteaz gain, parte-hartzaileek esan dute programa oso esperientzia gogobetegarria izan dela, beren eguneroko lanean aurrez aurre duten errealitatetik oso gertukoa. Bereziki nabarmendu dute honako modulu hauetan izandako irakaspen praktikoa: ekonomiko-finantzarioa, lan-harremanak eta zuzendaritzako trebeziak.

Garapen Programa Nagusiaren amaiera-ekitaldian gidari aritu dira zuzendari nagusi Javier Román Hernando eta Giza Baliabideen zuzendari Purificación González, zeinek banan-banan zoriondu dituzte parte-hartzaileak, eta, horrez gain, aitortu diete heziketa-programa hau burutzeko egindako ahalegina. Halaber, une berezi bat egon da espezialitate bakoitzean emaitzarik onenak lortutako parte-hartzaileei ezagutza egiteko: Garbiketa, Mantentzea eta Orokorra.

GPNa Zerbitzuburuarentzako ardatz-heziketa da, eta diseinatuta dago Zerbitzu baten kudeaketaren alor guztietako jardunbide eta prozedura onenak ezagutarazteko. Behin programa hau amaitutakoan, ikasleek aukera dute Konpetentzien Eskolan sartzeko, beste pauso bat beren trebezia profesionalak perfekzionatzen jarraitu nahi dutenentzat, Clece-ren Prestakuntza Planak eskaintzen dituen programa tekniko eta espezializatuetatik harago.

 

ACTUALIDAD

Últimas noticias

Emakumearen aurkako Indarkeria desegiteko Nazioarteko Eguna ospatu du Clecek hainbat jardueraren bidez.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.

Erregearen Jauregian eginiko zerbitzuaren inguruan argitaratutako informazioari buruzko adierazpen ofiziala

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.

BONBAZIA HANDIAN OSPATU DU ADRAK PERTSONA NAGUSIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.