Nor gara?
1992n jaio zen Clece, enpresa eta instituzioei kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko asmoz sortutako proiektu itxaropentsua. Egun, proiektu hori errealitate bilakatu da, baina hasierako ilusioa mantentzen du, Espainian, Portugalen eta Erresuma Batuan konpainia honen parte diren 79.000 pertsona baino gehiagoren ilusioa, hain zuzen ere. Clece Taldeak era askotako zerbitzuen bidez egiten du lan milioi bat pertsona baino gehiagoren bizi-kalitatea hobetzeko, gure eraikinak mantendu eta eraginkorragoak izateko eta gure ingurua, bai hiriak, bai natura-ondarea, zaindu eta babesteko.
Gehiago irakurri
MISIOA, BISIOA ETA BALIOAK
Clece-ren misioa, bisioa eta balioak oinarri hartuta egiten dugu lan egunero. Horiek lagundu digute kalitatezko erreferentea izaten —zerbitzuen kudeaketa eraginkor eta profesionala egiten baitugu— eta sozialki kalteberak diren kolektiboen inklusioa bultzatzen, geure Proiektu Sozialaren bidez bultzatu ere. Era berean, gardentasuna mantenduz eta legea betez kudeatzen ditugu geure jarduerak eta zerbitzuak.
Zuzendariaren gutuna
Gehiago irakurri
Clece zenbakitan
Gehiago ikusi
Kudeaketa-sistema integratua
Clecek Kudeaketa-sistema integratuaren aldeko apustua egiten du, antolaketa-maila guztietan kalitatea, ingurumenaren berreskurapena, langileen osasuna eta informazioaren babesa optimizatu eta hobetzeko.
Eredu hori bermatzen dute merkatuko egiaztagiri ezagunenek:
Kalitatea
ISO 9001
Ingurumena
ISO 14001
Berrikuntza
UNE 166002
Informazioaren babesa
ISO 27001
Elikagai-segurtasuna
ISO 22000
Gehiago ikusi
Enplegu-zentro Berezia
Integra CEE da gure Enplegu-zentro Berezia. 2001ean jaio zen eta haren xede nagusia izan da dibertsitate fisiko, psikiko edo sentsorialak dituzten pertsonen gizarteratzea sustatzea, horretarako, enpresa pribatuekin eta erakunde publikoekin elkarlanean lan eginez.