Guztiok nahi dugu eraikin publikoak (ospitaleak, eskolak, antzokiak, geltokiak, etab.), aisialdi-zentroak edo gure lantokiak egoerarik onenean egotea beti. Askotan, espazio horien garbiketa-lanetan egoten da Clece, garbiketa-teknikak berrienak aplikatuz eta era intentsiboan lan eginez. Duela 25 urte baino gehiago hasi ginen jardun honetan, jarduera bakoitzerako espezializaturiko profesionalekin.
Gure helburua ez da soilik erabiltzaile eta hiritarrek espazio horietaz garbitasun-maila hobezinean eta kostu lehiakorrean disfrutatzea, baizik eta lan hori era arduratsuan egitea, ingurumena errespetatzen duten produktu eta teknikak erabiliz eta, batez ere, kolektibo kalteberetako pertsonak eskaintzen ditugun zerbitzuetan lan arloan gizarteratuz.
Gure garbiketa-zerbitzuek egiaztagiri hauek dituzte: kalitatea (ISO 90001), ingurumena (ISO 140001), lan-arriskuen prebentzioa (OSHAS 18001) eta ardura sozial korporatiboa (SA 8000).
%8,7
KOLEKTIBO KALTEBERETAKO KIDE DA