Urtean 200 milioi bidaiari inguru pasatzen dira Espainiako aireportuetatik. Aireportu bakoitzean pertsonak, ilusioak, itxi beharreko negozioak, topatu beharreko senideak dabiltza etengabe joan-etorrian. Milaka istorio horiek denak era perfektuan funtzionatzen duen inguru bati esker dira posible. Espezializazio altuko jarduera askoren eta milaka langileen ahaleginaren konbinazioari esker lortzen dugu hori.
20 urte baino gehiagoko esperientzia dugu aireportuetan hainbat zerbitzu kudeatzen. Hori dela eta, Clecen argi dugu kudeatzen duguna ez direla instalazioak edo hegazkinak soilik, baizik eta ilusioak, istorioak eta, azken finean, pertsonak. Bai Cleceren bidez, bai gure filial espezializatuen bidez aireportuetako jardueren 360º-ko ikuspegia dugu. Gure xedea, beti, bezeroei (aireportuetako kudeatzaileak, aire-lineak, etab.) egindako ekarpenaren balioa maximizatzea da, Europako zerbitzu-eskaintza handienaren bidez.
Aireportuetako gure zerbitzuek egiaztagiri bikoitza dute kalitatean (ISO 9001) eta ingurumenean (ISO 14001).