
Etika eta gardentasuna, gure kultura korporatiboa
Clecek Kode Etikoa du, eta horrek jasotzen ditu gure printzipioak, balioak eta konpainia osatzen duten pertsona guztiei eskatu ahal zaizkien jokabide-arau orokorrak eta zuzentarauak.
Haiek guztiek jarraibide horiekin bat egiten dutela ziurtatzeko, Kanal Etikoa prestatu dago (barneko informazio-sistema), eta, horren bidez, interes taldeek (langileak, bezeroak, hornitzaileak, etab.) indarrean dagoen araudia beteko ez duten edo hautsiko duten jokabideak jakinarazi ahal dituzte, arau-hausteak eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzko otsailaren 20ko 2/2023 Legearen xedapenen arabera («Informatzailea babesteko legea»
Kanal etikoa (Barneko informazio-sistema)
CLECEn modu eraginkorrean ezarri dugu Betetze Kudeaketa Sistema (Compliance), indarrean dagoen legediaren arabera eta jokabide etikoki eredugarria bermatuz jokatzen dugula ziurtatzen duena. Gure Kanal Etikoa (Barneko Informazio-Sistema) betetze-sistema horren tresna nagusietako bat da.
Barne-kanal honen helburua da gure Kode Etikoan eta gure Betetze Kudeaketa Sistema osatzen duten gainerako dokumentu esanguratsuetan jasotako printzipioak, bai eta aplikatzeko moduko legediaren aurka doazen jokabideei buruzko komunikazioak eraginkortasunez jasotzea eta izapidetzea, Informazio Emaileen Babeserako Legeak ezarritakoaren arabera.
Gure Kanal Etikoaren Funtzionamenduari buruzko Politika edonorentzat eskuragarri dago, CLECErekin lanbide-testuinguruan balizko arau-hauste bat fede onez jakinarazi nahi badu.
Ematen diguzun informazioa erabat konfidentziala eta anonimoa izango da – nahi baduzu –, eta zure iruzkinak kontuan hartuko ditugula ziurtatzen dizugu.
CLECEk bermatzen du komunikazioa fede onez egiten duen pertsonaren aurkako errepresalien aurkako babesa, errepresaliatzat hartuz komunikazio hori egiten duen pertsonari kalte egin diezaiokeen edozein ekintza edo utzikeria.
Zer jakinaraz daiteke Kanal Etikoaren bidez?
Arau-hausteei edo ez-betetzeei buruzko informazioa, zentzu zabalean ulertuta; hau da, arrazoizko susmoak, benetako edo potentzial arau-hausteak, gertatu direnak edo gerta daitezkeenak. Komunikazioa fede onez egin behar da beti, ahalik eta xehetasun eta ebidentzia handienekin.
Argigarri gisa, eta Kanal Etikoaren Funtzionamendu Politikan jasotakoari kalterik egin gabe, jarraian gai batzuk adierazten dira, 2/2023 Legearen xedapenen arabera:
- Eroskeria eta ustelkeria kasuak.
- Laneko osasunaren eta segurtasunaren aurkako jokabideak.
- Interes-gatazkak garapen profesionalarekin lotutako edozein ekintzatan.
- Jokabide diskriminatzaileak.
- Sexu-jazarpena, sexu-identitateagatik jazarria izatea eta lan-jazarpena.
- Barne-iruzurrak.
- Lehia desleialaren kasuak.
- Lehiaren defentsaren arloko ez-betetzeak.
- Gure erabiltzaileen osasunaren eta segurtasunaren aurkako jokabideak.
Zerbitzuaren kalitatearekin lotutako kexak eta erreklamazioak modu bereizian egin behar dira, webgune honetako “Kontaktua: Kexak/Erreklamazioak” atalean.
Zer kanalen bitartez jakinaraz daitezke jokabide irregularrak?
Kanal Etikoaren Funtzionamendu Politikan, jasotako beste kanal batzuk alde batera utzi gabe, gomendatzen dizugu zure komunikazioa egitea, segurtasun eta konfidentzialtasun handiagoa duelako, eta, nahi izanez gero, kanal digitalaren bidez anonimoki aurkezteko aukera dagoelako.
HEMEN sakatuta kanal digital horretara sar zaitezke, eta telefono bidez ere +34 900958058 zenbakira deituz (enpresaren pin edo identifikazio zenbakia: 6719).
Telefono | PIN |
---|---|
+34 900958058 | 6719 |
Nork tratatuko du emandako informazioa?
Garrantzitsua da jakitea zure komunikazioan jasotako informazioa, datu pertsonalak barne, ondorengo aldeek trata edo helarazi dezaketela, beharrezkoa denean:
- CLECEren Betetze Unitate Teknikoko eta Konpliance Batzordeko kideak (Betetze Organoa).
- Ikerketan parte hartzen duten konpainiaren ordezkari baimenduak, salatutako gertaeren izaera edo irismena dela medio, parte hartu behar badute.
- Enpresari komunikazioaren ebaluazioan eta gaiaren ikerketan laguntzeko edo erakundeari gai horiei buruzko aholkularitza emateko kontratatu den edozein ikertzaile, aholkulari edo kanpo-kontseilari.
- Polizia eta/edo Legearen arabera eskumena duten eta arautzaileak diren beste agintari publiko batzuk.
Mesedez, ez ahaztu gure Kanal Etikoaren Pribatutasun Politika irakurtzea. Kanal Etikoaren Funtzionamendu Politikan bertan datuak babesteari buruzko informazioa eskuratu ahal duzu ere bai.
DESKARGAK

KODE ETIKOA
PDFn jaitsi

ARRISKU PENALAK ETA EROSKERIA SAHIESTEKO POLITIKA
PDFn jaitsi

ERANTZUKIZUN KRIMINALAREN, EROSKERIA AURKAKOTASUNAREN ETA LEHIAREN BABESAREN PRINTZIPIO ZUZENDARIAK
PDFn jaitsi

FUNTSIONAMENDU POLITIKA
PDFn jaitsi

BETETZE-POLITIKA ESKUMENAREN ARLOAN
PDFn jaitsi