Ingurunearekin daukagun konpromisoaren osagai moduan, bide-garbiketarako eta etxeko hondakinetarako zerbitzuak ere kudeatzen ditugu Talher enpresaren bidez, hiriak artatuta daudela eta ingurumena zaindu egiten dela bermatzeko.
Bideak Garbitzeko Zerbitzuak ahaleginei zein baliabideei ahalik eta onura handiena ateratzen die, jarduketa-eremu bakoitzeko premiak eta hirigune bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak kontuan hartuta (uda, hostoen erorketa…). Gainera, lan horiek guztiak zuhurtziaz egiten dituenez, ez du inolako kalterik sorrarazten, eta ez ditu biztanleak gogaitzen.
Bestetik, langile-talde zabala ere badugu, kaleak eskuz ekortzeko eta artatzeko, eta garbiketarako ekipamendua zein makinak ere baditugu, makina bidez ekortzeko eta urarekin bi eratara edo makina bidez garbitzeko.
Halaber, Talher enpresak hondakinak bildu, garraiatu, prozesatu eta tratatu egiten ditu, eta garbiguneak kudeatzen ditu. Horretarako, ingurumenaren arloko estandar zein arautegi zorrotzenak betetzen ditu, eta osasunerako nahiz ingurunerako kaltegarria izan daitekeen edozein ondorio murrizten du