Soziala

Konponbide aitzindariak eta originalak

Gure konpainiak asmo bat du. Berrikuntza sozialaren bidez, herritarrei balioa ekartzeko ahalegina egiten dugu, hau da, arazo serioei erantzuna emateko konponbide originalak asmatuz. Arazo horien artean daude zaintzen etorkizuna, gizarte-bazterketa, diskriminazioa, Espainia despopulatua, desenplegua, genero-indarkeria edo nahi ez den bakardadea.

Konponbide horiek bilatzean, proposamenak ikuspegi integralarekin egiten ditugu, ekimen bakoitzaren arrakasta ziurtatzeko xedez. Horretarako, funtsezkoa da lankidetza publiko-pribatua, bai eta hirugarren sektorearekin egiten ditugun aliantzak ere. Sareko lankidetzaren alde jotzeak proiektu bateratuak abian jartzea bultzatzen du, eta horiek gaur egungo arazo sozial nagusietako batzuk konpontzen laguntzen dute.

Gure gizarte-berrikuntzako ekintzek honako ardatzak dituzte:

Gizarte-kudeaketako eredua, lehentasuna ematen diena erabiltzaileei kalitatezko zerbitzuak emateari eta langileen lan-baldintzak babesteari.

Kultura korporatiboa, gizarte gisa aurre egin behar ditugun erronkekin konprometituta dagoena.

Sareko lankidetzan aritzea erakunde publikoekin eta pribatuekin, akordioen bidez ekimen bateratuak bultzatzeko, eta, horien bidez, arazo sozialak konpontzeko.

Corazón y Manos proiektu solidarioak, gure irabazi asmorik gabeko erakundea, Barne-arazoetako Ministerioak erabilera publikokotzat jo duena.

Ikerkuntza-proiektuak, azterketak eta lantegiak bultzatzea, propioak edo unibertsitateekin eta erakunde publikoekin eta pribatuekin egindakoak.

CUIDADO EN RED (ZAINTZA SAREAN)

Osasun mentalarekin konprometitutako enpresa denez gero, Clecek laguntza psikologikoko doako zerbitzua ematen die jarduera jakinetako langileei, beren oreka emozionalari laguntzeko. Adituek ematen dute zerbitzua.

LA RUTA DEL EMPLEO (ENPLEGUAREN IBILBIDEAK)

Cleceren autobusak, enplegu-bulego ibiltari gisa, herrialdeko zenbait eremuetan zehar mugitzen da milaka pertsonari lanpostuak ekartzeko, hain zuzen ere, egoera ezberdinak direla medio, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonei.

CLECE EMPLEA (CLECEK ENPLEGATZEN DU)

Hautaketa-prozesua online, kolektibo kalteberetako pertsonentzat. Soilik bi egunetan Espainia osoko milaka pertsona elkarrizketatu ditugu bideokonferentziaz, hainbat sektoreko lanpostuak betetzeko.

Corazón y manos

GKE hori Cleceren langileen ekimenez sortu da eta proiektu solidarioak abian jartzen ditu egoera zailak bizitzen ari diren pertsonei laguntzeko, aurrera jarrai dezaten, beren beharrak asetzeko xedez.

SABOREANDO RECUERDOS (OROIMENAK DASTATUZ)

Administrazio publikoekin batera egiten da jarduera hori, gaitasun kognitiboa estimulatzeko eta nahi ez diren bakardade-kasuak arintzeko egoitzetako, eguneko zentroetako eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileen artean, kozina-errezeten bitartez.

EELZ HUMANIZATZEA

HUCI Proiektuaren bermearekin, etxez etxeko laguntza-zerbitzuak (EELZ) ematen dituzten enpresek, erabiltzaileei, beren senideei eta sektoreko profesionalei arreta humanizatua emateko, jarraitu behar dituzten jardunbide onak jasotzen dituen lehen eskuliburuaren definizioa.

INDARKERIA PERTSONA NAGUSIENGAN

Ikerkuntza eta aholkularitza zientifiko teknikoko jarduerak Jaengo Unibertsitatearekin batera, «Indarkeria pertsona nagusiengan» azterketa eratzeko, bereziki, etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren emakume erabiltzaileetan ardaztuta.

FRI-HOUSING

Ikerkuntza-proiektua Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatearekin, desgaitasun intelektuala edo kognitiboa duten pertsonentzako etxebizitza «atseginak» hautemateko, egoitza-independentzia emateko eta horrekin gizarteratzea lor dezaten.

ZAHARKITZE OSASUNTSUA

Lankidetza Universidad Carlos III unibertsitatearekin eta Edad&Vida Fundazioarekin datuak aztertzeko proiektu bat gidatzeko, xede hauekin: zaharkitze osasuntsua sustatzea, pertsona nagusien arreta indibidualeko programak egokitzea eta bizi-itxaropena luzatzea.

NAHI EZ DEN BAKARDADEA

Valentziako Universidad Politécnica unibertsitatearekin eginiko proiektua, haiek nahi gabe bakarrik bizi diren pertsona nagusiak hautemateko eta horiek arintzeko etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren inpaktua ikusteko.

ETEN DIGITALA

Nebrijako Unibertsitarekin batera, digitalizazioari eta pertsona nagusiei buruzko Europako proiektuan parte hartzea. Proiektu hori herritar horien artean dagoen eten digitala desegiteko ekintza abian jartzeko helburua du.

ETXEAN BIZI

Malagako Unibertsitatearen eta Andaluziako Juntako Gizarteratzea, Gazteria, Familia eta Berdintasun Kontseilaritzaren proiektu horretan parte hartzea. Haren helburua da etxez etxeko arreta-ereduaren aldaketa bultzatzea azken aurrerapen teknologikoen bidez.

NUKA PROIEKTUA

Lankidetza IMSERSOAREN Alzheimer eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonentzako erreferentziazko estatuko arreta zentroarekin (CREA), Nuka robot sozialarekin esku hartzeak egoitzetan bizi diren eta narriadura kognitiboa duten pertsona nagusien zaintzan duen inpaktua aztertzeko.