Talher eta Clece enpresen lana aitortu dute Sabadellen enplegua sustatzeagatik
2014ko martxoa. Sabadelleko udalak, bere Ekonomia Sustatzeko zerbitzuaren bidez (Vapor Llonch), aitortu egin du Clece-k Bartzelonako udalerri horretan enplegua eta lan-aukeren berdintasuna bultzatzeko egiten duen lana. Clece-k 300 bat langile ditu Sabadellen sektore hauetan lanean: garbiketa, mantentzea, lorezaintza eta etxeko laguntza.
Aitorpena Sabadelleko alkate Joan Carles Sánchez-en eskutik jaso dute IntegraRSE jardunaldiaren 3. edizioan. Aitorpen publikoko udal-ekimen horrek saritutako enpresek frogatu behar dute “Aukera Berdintasunean eta Aniztasunaren Kudeaketan Gizarte Erantzukizuna duten Enpresak” direla edo Lana Sustatzeko udal-programetan parte hartu dutela .
Clece eta Talher edizio honetan aitorpena jaso duten enpresen artean izan dira. Manuel Campo Vidal kazetariak aurkeztutako ekitaldian Bartzelonako Diputazioa eta Kataluniako Generalitateko Empresa i Ocupació saila egon dira, beste autoritate batzuen artean. Jose Luís Muñoz, Clece-ren izenean, eta David Gómez, Talher-en izenean, diplomak jasotzeaz arduratu dira.