![Clece-ren heziketa-proiektua saritu dute Escuela Infantil sariaren lehen edizioan](https://clece.es/wp-content/uploads/2015/12/fotoBig10-e1472108167321.png)
Clece-ren heziketa-proiektua saritu dute Escuela Infantil sariaren lehen edizioan
- Clece-ren bost eskola sarituak izan dira 0 eta 3 urte arteko haurrentzat dituzten proiektu pedagogikoengatik
Madril, 2015eko azaroaren 20a. Siena argitalpen-taldeko Escuela Infantil aldizkari profesionalak bost golardorekin saritu du Clece-ren Haur Eskolak arloko heziketa-proiektua Escuela Infantil Sariaren lehen edizioan, non 0-3 eta 3-6 urte arteko ikasgeletan egindako esperientzien ezagutza egin baita.
Clece-ren bost haur-eskola izan dira sarituak, garrantzizko proiektuak abian jartzeagatik 0 eta 3 urte arteko haurrentzat. Honako kategoria hauek izan dira: Zentzumenak eta Psikomotrizitatea, Emozioak, Elkarbizitza eta Ingurunearen Ezaguera. Guztira, Clece-k kudeatutako haur-eskolek 75 proiektu aurkeztu zituzten, eta horietatik 30 heldu ziren finalera. Azkenik, bost proiektu hauek saritu dituzte:
– El despertar de los sentidos, “Los Sauces” Haur Hezkuntza Eskola, Valdemoro (Madril), Zentzumenak eta Psikomotrizitatea kategorian. Proiektu honen helburua txikitxoen zentzumenak zuzeneko esperimentazioaren bidez bizkortzea da. Ikasturte osoa hartzen du, eta zenzumenak banaka lantzen ditu. Bi hilean behin, zentzumenetarik bat da protagonista, eta ezuste-faktorea giltzarria da jarduerak egiteko orduan.
– Titellas. Espacio social, “Mon Petit” Udal Haur Eskola, Cavall de Cartró, Emozioak kategorian. Esperientzia honek baliabideak eta gaitasunak irakatsi nahi dizkie arrisku soziala eta/edo bestelako bazterketa-ezaugarriak dituzten haurrei, behar bezalako harreman sozialak izan ditzaten, eta haien geroko funtzionamendu sozial, akademiko eta psikologikoa hobetze aldera. Hori guztia titella deritzen txotxongilo batzuen bidez egiten da, zeinek emozioak eta pertsonalitateak modu erakargarrian aurkezten baitituzte gaitasun sozialak landu eta hobetzeko programatuta dauden jardueretan.
– Purpurina y pompas de emoción, “Las Camaretas” Udal Haur Eskola, Golmayo (Soria), Emozioak kategorian. Udan gauzatutako proiektu honek ibilaldi sentsorial bat proposatzen du, non zuzeneko esplorazioa egiten baita inguruneko zenbait objektu eta elementu eskuztatuz, hala nola harea eta ura. Esperimentatutako sentsazioen bitartez, emozioak lantzen dira, eta zentzumen guztiak erne jartzen, ikasketa multisentsoriala sustatzeko.
– Conocemos a los abuelos y abuelas de Dosrius, “La Caseta del Bosc de Can Martorell” Udal Haur Eskola, Cavall de Cartró (Dosrius, Bartzelona), Elkarbizitza kategorian. Eskolaren ingurune sozialaren eta balioen helburuen barruan, proiektu honek inguruko adindunak apur bat gehiago ezagutzea bultzatu nahi du. Hala, ikasturte bakoitzeko hirugarren hiruhilekoan egiten da, hiru jardueraren bidez: aiton-amonak eskolara gonbidatzea ipuinak konta ditzaten; familiaren festa; eta 2 eta 3 urteko haurren bisita Dosriusko zahar-etxera.
– De patio a jardín, “La Sargantana” Haur Eskola (Santa Coloma de Gramenet, Bartzelona), Ingurunearen ezaguera eta autonomia pertsonala kategorian. Eskola ireki zela urtebete baino ez dela, eta heziketa-proiektuarekin bat eginez –non joko eta ikasketako inguruneak beste irakasle bat bezala ulertzen baitira–, proiektuak zentroko kanpo-espazioa eraldatu nahi du, eta jolastokia lorategi bat bilakarazi. Proiektu bizi eta jarraitua da, elementu naturalak irakas-baliabide gisa erabiltzeko beharrizanetik sortua, kanpo-espazio oparo eta bizigarri batez gozatzea ahalbidetu nahi duena.
Sari-ematea azaroaren 19an egin zen Fundación Universitaria San Pablo CEUren Helduentzako Unibertsitatean (Madril). Guztira, 13 heziketa-talde saritu ziren, zeinak Espainiako hainbat tokitatik bertaratutako eskola eta zentroen ordezkari baitziren, eta eskola-ordutegi barruan zein kanpoan garatutako lau proiektuk ohorezko aipamena jaso zuten.