NDAVANTek Etiketa Arduratsua jaso du Erantzukizun Katalanaren 6. Astean
- Asociación + Responsables elkarteak antolatzen du, erantzukizun sozialean hartutako 10 + 1 konpromisoak jakitera eman dituzten enpresa eta erakundeetzat
Bartzelona, abendua 2015. Clece-ren Ndavant enpresak, eskola-jantokietako eta hezkuntza-astialdiko zerbitzuetan espezializatuak, Etiketa Arduratsua bereizgarria jaso du, Ingeniería Social, SAL eta Asociación + Responsables elkarteek emana, Erantzukizun Sozialean jardunbide egokiak gauzatzeagatik.
Clece-ren delegatu soziala den Rosa Llamas Varelak jaso du bereizgarria, Erantzukizun Katalanaren 6. Astearen inaugurazio ofizialean, zeinera hainbat agintari joan baitira Kataluniako Generalitatetik, Bartzelonako Udaletik, Bartzelonako Diputaziotik eta “La Caixa” banku-fundaziotik.
Erantzukizun Katalanaren Asteak seigarren edizioa egin du aurten, programa oparo batekin, honako xede hauek hartuta: jardunbide egokiak ezagutzea, Erantzukizun Sozial Korporatiboko irizpideekin dagoeneko lan egiten dutenak balioestea, boluntariotza sustatzea, tresna aproposak eskaintzea eta arrakasta-kasuak ikusgaitzea. Hala, azaroaren 10etik 14ra bitartean, konferentziak, mintzaldiak, lantegiak eta sarrera libreko saoiak egin dira, zeinetan hainbat empresak hartu baitute parte, hala nola: UDON, Recamlaser, Ndavant, Nestlé, Kromschoreder, Bermos, Redyser, Plató ospitalea, Kataluniako Hedabideen Korporazioa, Onkologiako Institutu Katalana, Claror fundaizoa eta Can Cet.
Etiketa Arduratsua bereizgarriak Bartzelonako Udalaren sostengua eta ezagutza ditu, eta gizartearekin eta ingurumenarekin arduratsua den kudeaketa baten aldeko apustua egindako enpresa eta/edo erakundeak akreditatzen ditu, eta tresna bat ematen, bezeroek enpresaren balio erantsia modu errazean ezagun dezaten. Hala, 11 kontu jakini erantzunez aditzera ematen dute enpresa/erakundean zer egiten duten gizarte, ekonomia eta ingurumenaren ikuspegitik. Era berean, bereizgarri hau lortzean, enpresek gardentasuna sustatu behar dute, eta, gutxienez urtean behin, beren ateak ireki Astearekin bat, interesdun taldeei Etiketa Arduratsua bereizgarrian islatzen diren jardunbideak esplikatu eta erakusteko.