IV. Konpromiso Sarien finalera iritsitako elkarteak eta kazetariak, genero-indarkeriaren kontra
Clece-ren proiektu soziala den Clece Social-ek ezagutzera eman du nortzuk diren IV. Konpromiso Sarien finalistak bi kategoria hauetan: Proiektu Sozial Onena eta Kazetaritza Lan Onena. Sarion bidez, ezagutza egiten diete genero-indarkeriaren kontrako borrokan nabarmendutako ekimenei, arreta berezia jarrita lan-integrazioaren alorrean.
Proiektu Sozial Onena
Irabazi-asmorik gabeko entitateek aurkeztutako zazpi proiektu lehiatzen dira Proiektu Sozial Onena kategorian emango diren hiru sarietarako (bakoitza 10.000 eurokoa). Hauek dira proiektuak:
- “Entamar”, Fundación Mujeres, Gijón.
- “Empleo Mujer de Castilla y León” programa (PEMCYL), Fundación Santa María La Real, Aguilar de Campoo (Palentzia).
- “Blíster, píldoras del conocimiento”, AXEL, Lugoko Gazte Ekintzaileen Elkartea.
- “Itinerarios: Programa de Inserción Laboral”, El Safareig, Cerdanyola del Vallès (Bartzelona).
- “Una nueva oportunidad”, Fundación Randstad, Madril.
- Abriendo Puertas, ACOVA elkartea, Valentzia.
- Insertzio Soziolaboraleko itinerario integratuak genero-indarkeriaren biktimekin, Fundación Don Bosco, Las Palmas Kanaria Handikoa, Badajoz eta Kordoba.
Kazetaritza Lan Onena
Lau hautagaik dute aukera Kazetaritza Lan Onenaren kategorian emango den saria lortzeko (7.000 eurokoa). Honako hauek dira:
- Cynthia Alonso, La Gaceta de Salamanca
- María Antonia Cantallops, El Mundo / El Día de Baleares
- Marisa Kohan, Público.
- Carla Pina, Yo Dona.
Azaroaren 20an emango dira ezagutzera IV. Konpromiso Sari hauen irabazleak, Madrilgo Teatros del Canal gunean egingo den galan. Lehiaketara aurkeztutako bi hautagaitzez gain, beste Sari bat emango zaio aurten genero-indarkeriaren alorrean gehien nabarmendutako Sentsibilizazio Ekimenari, bai eta Ezagutza Berezi bat ere genero-indarkeriaren biktimen lan-integrazioan Clece-rekin lankidetza estuena izandako elkarteari; azken horri, egiaztapen-sari bat emango diote.