![Cleceren haur-eskolek hiru sari eta hiru aipu berezi jaso dituzte](https://clece.es/wp-content/uploads/2019/05/IV-premios-escuela-infantil.jpg)
Cleceren haur-eskolek hiru sari eta hiru aipu berezi jaso dituzte
Maiatzaren 17an, Siena argitaletxearen Haur-Eskola aldizkariak urtero dei egiten duen HAUR-ESKOLA SARIAREN laugarren edizioaren sari-banaketa egin zen.
Aurten, guztira, Clecek kudeatutako 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskoletako 27 hezkuntza-proiektu izan dira finalistak, eta bost kategorietatik hirutan jaso dute saria.
Ikastetxe hauek jaso dute saria:
- Ikasgelatik kanpoko kategoriako saria Getafeko Arte Haur-Eskolarentzat, Victoria Rodríguez Blázquezen «Kristalezko Gazteluko printzesa» proiektuarengatik.
- Kohezkuntzako eta berdintasuneko kategoriako saria Valladolideko Pinto Pinto Haur-Eskolarentzat, Miriam Velasco Pesqueraren «Ari al gara Erdi Arora itzultzen?» proiektuarengatik.
- Ikaskuntza eta zerbitzuko kategoriako saria Valladolideko El Globo Ikastetxearentzat, Inmaculada Ausín Matéren «Nire auzoko ikastetxea» proiektuarengatik.
Sariez gain, Clecek kudeatutako haur-eskolek epaimahaiaren hiru aipu berezi jaso dituzte:
- Aipu berezia San Pere de Ribesko –Bartzelona– El Cargol Haur-Eskolari, Laia Bartra Vidalen «Ekin lanari» proiektuarengatik.
- Aipu berezia Santa Coloma de Gramaneteko La Sargantana Haur-Eskolari, Elisabet Sánchez Morenoren «Birzikla ditzagun matematikak» proiektuarengatik.
- Aipu berezia Soriako Las Camareras Haur-Eskolari Rocío González Orcajoren «Elkarrekin haiengatik» proiektuarengatik.
Informazio gehiago hemen: Escuelas Infantiles Clece