Author Archives: doersdf

Ospitale sektoreko bi biltzarretan parte hartu du CLECEk

Urrian, ospitale sektoreko bi biltzarretan hartu zuen parte CLECEk, hainbat negozio-lerroren bidez arlo horren alde egiten ari den apustuari jarraiki. Zehazki, Ospitaleko Ostalaritzako Nazioko Biltzarrean eta Ospitaleko Ingeniaritzako Biltzarrean parte hartu zuen, eta bertan, aukera izan zuen ospitaleko esparruaren barruko sukaldaritza sozialaren eta energia zerbitzuen arloetan eskuratutako eskarmentua ezagutzera emateko sektoreko profesionalei.

Clece, gizarte bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonen laneratzearen alde egiten duen lanarengatik saritua

Eslabón Elkartea, Prolibertas Fundazioa, Arco Iris Elkartea eta Grupo Lábor Elkartea hartzen dituen Cauces Sareak gizarte bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden Madrilgo pertsonen laneratzearen alde Clecek egiten duen lana saritu du. Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Carmen Pérez Anchuelak enpresek pertsona horien alde agertzen duten gizarte ardura -kontratazioen, prestakuntzaren zen materialaren donazioen bidez- aitortzen duten […]

CLECE taldeak berritu egin du laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemaren ziurtagiria

Madril, 2012ko uztailaren 26a.- CLECE taldeak berritu egin du bere Laneko Arriskuen Prebentziorako Sistema bermatzen duen OHSAS (Occupational Health and Safety Assessment Series) 18001:2007 ziurtagiria. CLECEk 2006ko ekainean lortu zuen aurrenekoz aitorpen hori, Laneko Arrisquen Prebentzioan aditua den Audelco auditoriak egindako auditoria gainditu eta gero.

CLECEk lortu du antzoki baten kudeaketa osoa aitortzeko emandako lehen ziurtagiria

CLECEk kudeaketaren kalitateari buruzko UNE EN ISO 9001 ziurtagiria eta ingurumenaren kudeaketari buruzko ISO 14001 ziurtagiriak jaso ditu Teatros del Canal (Madril) guneko espazio eszenikoen eta ez eszenikoen kudeaketa eta ustiapenarengatik. Era berean, ziurtagiri horiek barne hartzen dituzte esparru horretan enpresak kudeatu dituen kultura jarduerak eta zerbitzu orokorrak, hala nola: sukaldaritza, garbiketa eta mantentze-lanak. Ziurtagiria […]