Author Archives: doersdf

Clece-k jaso du La Caixa Gizarte Ekintzaren Incorpora saria

integracion social

Gaztela eta Leonen bazterketa-arriskuan dauden 25 pertsonen lan-integrazioa saritu da 2014ko urriaren 28a. La Caixa fundazioaren Gizarte Ekintzak Incorpora Castilla y León saria eman dio Clece-ri “Enpresa Handia” sailean, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonak kontratatzeko hartu duen konpromisoagatik. Zehazki, sariak aitortzen du Autonomia Erkidegoan talde sozial horretatik datozen 25 pertsona laneratu izana 2013. urtean. Sari […]

Clece sartu da Errioxako Enpresa Solidarioen Klubean

empresa social

Errioxako gobernuak abian jarritako programa horren bidez faboratu nahi da generoko, etxeko edo familia-barneko indarkeria-biktimen integrazio soziolaborala  Gaur hitzarmena sinatu duten 7 konpainiekin, 32 dira honezkero ekimen horrekin bat egin duten enpresak, 2011n abian jarri zenetik. Logroño, 2014ko urriaren 9a. Clece batu da Errioxako Enpresa Solidarioen Klubera. Errioxako gobernuak abian jarritako programa horrek helburua du […]

Musikak oroitzapen eta bizipenak hurbiltzen dizkie Alzheimerra dutenei

Ekimenak, zeina Malagako Diputazioak eta Clece-k antolatu duten, 350 lagun inguru elkartu ditu Edgar Neville Auditorioan.  Jardunaldiek azpimarratu nahi dute zein garrantzitsua den Alzheimerrak jotakoen “zaintzailea zaintzea”.  Musikaterapiak sozializazioa sustatzen du; beste onura batzuen artean, buruestimua areagotu, mugikortasuna hobetu eta oroimena bizkortzen du. Malaga, 2014ko irailaren 23a. Musikaterapiaren onurak eta Alzheimerra duten pertsonen “zaintzailea zaintzearen” […]

Sinatu dute Cáceresko ikastetxeak garbitu, mantendu eta zaintzeko kontratua

empresas de servicios generales

2014 irailaren 25a. Clece-k bere gain hartuko du Cáceresko ikastetxeak garbitu, mantendu eta zaintzeko ardura. Esleipen berria gaur formalizatu da Cáceresko udaletxean, kontratuaren izenpetze-ekitaldian, zeinean izan diren Elena Nevado, Cáceresko alkatea, eta Francisco Lázaro, Clece-ren Erdialdeko Eskualde Zuzendaritzako zuzendaria. Elena Nevadok azaldu duenez, Clece datozen bi ikasturteetan arduratuko da Cáceresen dauden 17 ikastetxeen eraikinak garbitzeaz, […]

Talher-ek “Cuencako Dinosauroen Bidea” garatuko du

servicios educativos

Talher-ek diseinatuko du Cuencaren ondare paleontologikoan zeharreko ibilbidea, Fuentes, La Cierva eta Cañada del Hoyo udalerrietan barrena Erakusketa-espazioak, marka-irudia, webgune bat eta aplikazio mugikorrak: horiek dira proiektuan gauzatuko diren ekintzetarik batzuk Bidea, 371.000 euroko inbestimenduarekin, egia bilakatuko da 2015eko otsailean 2014ko irailaren 29a. “Cuencako Dinosauroen Bidea”, probintzia horren ondare paleontologiko bikainaren balioa nabarmendu nahi duen […]

Clece-k lan-integrazioaren aldeko bere apustua eraman du Kataluniako Erantzukizun Sozialaren Astera

responsabilidad social

Ekitaldiaren 5. edizioan nabarmendu da krisialdietan gizarte-ardura korporatiboak (GAK) konpainientzat duen garrantzia. Bere mintzaldian, Clece-k aztertu ditu bere konpromiso sozialaren arrakastaren gakoak eta konpainiaren lan-integrazioko kasu jakin batzuk. 2013an Clece-k inkorporatu zituen talde desabantailatuetatik etorritako mila pertsona baino gehiago. 2014 abuztuaren 5a. Uztailaren 7tik 12ra Kataluniako Erantzukizun Sozialaren Astearen 5. edizioa egin da Bartzelonan, eta […]

CLECE-k parte hartu du OXFAM Trailwalker pobreziaren kontrako lasterketan

Intermon Oxfam-en ekimen horrek donazioak biltzea eta gizartea mobilizatzea du xede, mundu hobe baten alde.  Clece-k bere taldearekin parte hartu du 100 kilometro 32 ordutan korritzeko kirol-erronkan.  Oxfam Intermón Trailwalker lasterketak, Gironan eta Madrilen egindako deialdi bikoitzean, 493 talde elkartu ditu, eta 942 000 eurotik gora donaziotan bildu.  2014ko abuztuaren 4a. Oxfam Trailwalker lasterketa solidarioa […]

Clece-k kudeatuko du Munduko Saskibaloi Kopako pertsonal laguntzailea, Kanaria Handian

Langileak hornitu eta koordinatuko ditu, kirol-gertakari handi horren kariaz antolatuko diren ekitaldi, jarduera eta programetan laguntza emateko 2014ko abuztuaren 5a. Kanaria Handiko Kabildoaren Uharteko Kirol Institutuak esleitu dio Clece eta SET Soluciones biltzen dituen aldi baterako enpresa-elkarteari (ABEE) “2014ko Munduko Saskibaloi Kopako zereginetako Lan Jakinak” izeneko kontratua. Kontratuaren helburua pertsonala hornitu eta koordinatzea da, kirol-gertakari […]

Desgaitasunak dituzten pertsonak surflari, Las Palmas Kanaria Handikoko Nazioarteko Surf Egunean

empresa integracion social

Las Palmas Kanaria Handikoa, 2014ko ekainaren 21a. Clece-k bat egin du Las Palmas Kanaria Handikoan egin den Nazioarteko Surf Egunarekin, Las Canteras hondartzan, surfa adimen-desgaitasunak dituzten pertsonengana hurbiltzeko, Surf para todos (“surfa denontzat”) programaren bidez. Clece k, Hopupu SURF eskolarekin elkarlanean, adimen- eta zentzumen-desgaitasunak dituztenei aukera eman die egun berezi bat uretan gozatzeko, gainerako surflariekin […]

Clece-k Randstad integrazio-saria jaso du

empresa integracion social

Clece irabazle gelditu da Enpresa kategorian, 2013an bazterketa-arriskuan dauden 1.163 pertsona lanean integratzen laguntzeagatik. Gurutze Gorria, Gestion Radio eta David Casinos txapeldun paralinpikoa ere saritu dituzte IX. Randstad Sarietan. 2014 maiatzaren 28a. Randstad Fundazioak antolatutako IX. Randstad Sarietan Clece-k egindako lanaren errekonozimendua egin da. Fundazioak urtero enpresak, komunikabideak, instituzioak eta profesionalak sariztatzen ditu sozialki kalteberak […]