Category Archives: Albisteak

Luton aireportuko (Erresuma Batua) Mugikortasun Urriko Pertsonentzako Zerbitzua esleituta

servicios aeroportuarios

Aireportu-zerbitzuetarako bigarren kontratua da Erresuma Batuan, non Belfast City aireportuan operatzen baita 2014 ezkero Madril, 2015eko azaroaren 1a. Clece Care Services (CCS), Clece Taldearen filiala Erresuma Batuan, Lutoneko aireportuko Mugikortasun Urriko Pertsonentzako (MUP) Zerbitzuaren esleipendun atera da. Zerbitzua, azaroaren 1ean abiatu ondoren, 5 urtez luzatuko da. Esleipen horren ondorioz, Erresuma Batuko aireportuetan bosgarren handienean – […]

Clece-ren II. Oroitidazki Soziala

II Memoria Social de Clece

Konpromiso sozial bat, testigantza pertsonalen bidez kontatua 2015eko azaroa. Clece-k bere bigarren Oroitidazki Soziala argitaratu berri du. Bertan, bere proiektu sozialaren azterketa sakona egiten du, eta azpimarra jartzen du bere onuradunen esperientzia arrakastatsuetan eta testigantza pertsonaletan. Lau ekinbide-ardatzetan egituratuta –enplegagarritasuna, integrazioa, sentsibilizazioa eta pertsonen zaintza–, Clece-ren konpromiso soziala hainbat ekimenetan mamitzen da, zeinen helburua baita […]

Incorpora saria Asturiasen eta Madrilen

compromiso social

Clece k Asturiasko Printzerrian eta Madrilen dituen langile-taldeetan %13tik gorakoa da kolektibo kalteberen integrazio-ehunekoa Madril, 2015eko urria. Clece k La Caixa-ren Incorpora saria jaso du, “Enpresa Handia” kategorian, Asturiasko Printzerrian eta Madrilgo Erkidegoan. Sari horiek, zeinek banako deialdiak baitituzte Autonomia Erkidego bakoitzean, enpresa eta erakundeei aitortzen diete kolektibo kalteberen lan-integrazioaren alde egindako apostua. Aitorpenok dira […]

Clece-ren proiektu sozialak ekimen berritzailearen Senda saria lortu du

compromiso con las personas

Clece Social-en webgunea saritu dute bere egitura zaluagatik, zeinak ahalbidetzen baitu gizartea sentsibilizatzea adindunen errealitatearen gainean Sofía erregina buru izan da sari-banaketan, Madrilen Madril, 2015eko uztaila. Clece-ren proiektu sozialak Senda 2015 saria jaso du, Ekimen Berritzailea kategorian, adindunen taldeak dauzkan problemen gainean sentsibilizatzeko hartu duen konpromisoari esker, zeina bere webgunearen bidez gauzatzen baitu: www.clecesocial.es. Orain […]

Clece-ek bere gain hartu du Avenida De América-ko aldageltokiko publizitatearen ustiapena

empresa multiservicios

Madril, 2015eko uztailaren 22a – Joan den uztailaren 1ean, Clece Out Of Home (OOH) enpresak bere gain hartu zuen Avenida de América hiribideko aldageltokiko publizitatearen ustiapena (Madrilen bidaiarien joan-etorri handiena duten garraio-guneetarik bat). Zehazki, Avenida de América-n Clece OOH-k zirkuitu digital oso bat dauka, zeina osatzen baitute nasetan eta itxaron-lekuetan dauden 110 pantailek. «Espazio hauetan, […]

Malagako Udalak eta Clece-k hitzarmen bat sinatu dute gizarte-bazterketa arrisku duten pertsonak lan-munduratzeko

Hitzarmen horren helburua da, batetik, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren langile-premiari erantzutea (2014an langileen eskariak %25 egin zuen gora), eta, bestetik, lana lortzeko aukerak ematea talde kalteberei. Egun, 1.000 laguntzaile inguruk mendeko 2.200 pertsona artatzen dituzte hirian. Hitzarmenari esker, deialdia egingo da gizarte-bazterketa pairatzen duten 70 izangai akreditaturentzat. Malaga, 2015eko uztailaren 14a – Clece-k, multizerbitzuetan liderra den […]

Clece abiatu da “Hay Salida” genero-indarkeriaren kontrako lasterketan

compromiso con las personas

Enpresa kolaboratzaile gisa, ehun dortsal banatu ditu bere enplegatuen artean, eta, bere Haur Eskolak dibisioaren bidez, doako lantegiak eta jarduerak egin ditu haurrentzat. Madril, 2015eko uztailaren 1a. Clece-ren ehun langilek korrika egin dute igande honetan Madrilen, “Hay Salida, por una sociedad libre de violencia de género” herri-lasterketan. Parte hartutako 3.000tik gora lagunek 6,2 kilometroko zirkuitu […]

Clece Care Services-ek webgune berria abiarazi du

Gune berriak nabigagarritasuna errazten du, eta gailu mugikorretara egokitua dago Webgunea zuzeneko komunikabidea da konpainiaren etorkizuneko enplegatuentzat, sarbidea ematen baitie lan-eskaintzak dituen mikrogunera Madril, 2015eko ekaina. Clece Care Services-ek –Erresuma Batuan Clece-k duen filiala, gizarte-zerbitzuetan diharduena– bere webgune berria abiarazi du, www.clececare.co.uk, zeina guztiz egokitua baitago gailu mugikorretara, eta nabigagarritasuna errazten duen diseinu berritua baitauka, […]

‘Mugi mundu hobe baten alde’ kirol-erronka solidarioak 1.700 kilo janari baino gehiago jaso ditu behartsuenentzat Huelvan

noticias sociales

Clece Social-ek Huelvako Kirol Hiriarekin elkarlanean antolatutako ekimenean, 3 kg janari donatu dira 550 parte-hartzaileetarik bakoitzeko. Gurutze Gorria eta Fundación Valdocco, ekitaldian kolaboratu duten entitateak, izan dira onuradunak. Huelva, 2015eko ekainaren 3a. Clece Social-ek –Clece-ren proiektu sozialak– Huelvako Kirol Hiriarekin batera antolatutako ‘Mugi mundu hobe baten alde’ kirol-ekitaldi solidarioak 1.476 kilo janari jaso zituen guztira […]