
Konpromiso Sariak
Gizarteratzea sustatzea eta entitate sozial askoren funtsezko lana baloratzea helburutzat harturik, Clecek Konpromiso Sariak sustatu eta babesten ditu.
Sari horiek hainbat entitate sozialek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskualde-mailan egiten duten lanari aitortza ematen diote, eta pertsona helduen laguntzarekin eta desgaitasunen bat duten pertsonen, genero-biolentzia pairatzen duten emakumeen eta gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonen gizarteratzearekin lotutako gaiak azaleratzen dituzte.

Laneratzeko foroak
Talde zehatz baten arazoei konponbidea ematea bezain garrantzitsua da arazo horiek agerian jartzea. Ezaguna ez dena ez da. Ikuspegi horren arabera, Clece Social enpresak jardunaldiak sustatu eta antolatu egiten ditu, egoera txarragoan dauden taldeen arazoak jakitera emateko. Taldeok topaketa horietako protagonistak dira, hain zuzen ere.
- Integrazioaren aldeko I. Foroa: “Desgaituak kontratatzeko oztopoak” (Madrid)
- Integrazioaren aldeko II. Foroa: “Badago genero-indarkeriarako irtenbiderik” (Valentzia)
- Integrazioaren aldeko III. Foroa: “Bizitza aldatzeko enplegua” (Kanaria Handiko Las Palmas)
- Integrazioaren aldeko IV. Foroa: “Talentuari lana ematen” (Valladolid)
- Integrazioaren aldekoV Foro por la V. Foroa: “Hobetzeko gai” (Malaga)
- Integrazioaren aldeko VI. Foroa: “Enplegua, integraziorako ate” (Palma de Mallorca)
- Integrazioaren aldeko VII. Foroa: “Enplegurako zubia” (Zaragoza)
- Integrazioaren aldeko VIII. Foroa: “Enplegua, integraziorako ate” (Santander)