I. Konpromiso Sariak (Madrilgo Erkidegoa)

I. EDIZIOA 2015

Konpromiso Sarien bigarren edizioko sari-banaketa martxoaren 2an ospatu zen Madrilen. Ekitaldian irabazi-asmorik gabeko erakundeei gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua duten pertsonekin, genero-biolentziaren biktimekin, desgaitasunak dituzten pertsonekin eta pertsona helduekin egiten duten lana aitortu zaie.

Epaimahaiak, kolektibo horien errealitatea gertutik ezagutzen duten pertsonak, 157 hautagaien artean aukeratu behar izan zituzten irabazleak. Hautagaiak Madrilen lan egiten duten entitate sozialak ziren. Presidenteak, Irene Villak, parte-hartzaile guztiak zoriondu ditu eta ekimenaren balioa azpimarratu du, “gizarte eta lan alorretan gizarteratzea bultzatzen duten proiektuak martxan jartzea eragiten baitu”.

EPAIMAHAIA

Epaimahaiko presidentea

Irene Villa

Ikus-entzunezko komunikazioan, humanitateetan eta psikologian lizentziatua.

Epaimahaikideak

César Antón Beltrán

IMSERSOko zuzendari nagusia.

Carmen Balfagón Lloreda

Madrilgo erkidegoko Gizarte alorreko idazkari orokor teknikoa.

David Casinos Sierra

Valencia Terra y Mar-eko kirolari profesionala.

Matilde Fernández Sanz

Talde parlamentario sozialistako diputatua Madrileko asanbladan.

Pedro Montoliú Camps

Madril-diario.es-eko zuzendaria

Dolores Navarro Ruiz

Madrileko Udaleko zinegotzia.

Cristóbal Valderas Alvarado

Clece Taldeko Presidente Exekutiboa.

Irabazleak

Hauek izan dira Konpromiso Sarietako 1. edizioko irabazleak:

'Gizarte-bazterketa' kategoria
Línea 10 asoziazioa
“Bide berria 2015”

Helburua::

Gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua duten familiak edo zailtasun sozialak dituzten gizarteratzeko erraztasunak jartzea. Horretarako, laguntza soziala ematen zaie eta interbentzio sozioedukatiboak egiten dira, haien etxean edo asoziazioaren egoitzan, haien garapen pertsonala eta autonomia hobetzeko. Seme-alaben zaintza bereziki lantzen da, gurasoek lana eta familia batera ditzaten.

Onuradunak:

  • 3 eta 12 urte arteko 45 adingabe.
  • 35 familia.
Victoria de Fuenlabrada asoziazioa
“Genero-biolentziaren kontrako ekintza,
defentsa eta erantzuna”

Helburua::

Genero-biolentziaren biktima diren emakumeen ongizatea, gizarteratzea, ahalduntzea eta emantzipazioa.

Onuradunak:

  • Poliziak, zerbitzu sozialek, genero-biolentziaren kontrako udaletxeetako puntuek, abegi-etxeek, emakumeentzako espezializaturiko arreta-zentroek, Gurutze Gorriak edo beste egitura batek laguntza hori jasotzera bideratutako genero-biolentziaren biktima diren emakumeak.
  • Biktimaren laguntza-sareko emakumeak.
  • Emakume horien seme-alaba adingabeak (3 urtetik gorakoak)

Web-orria:

https://asociacionvictoria.wordpress.com/

Dedines fundazioa
“Udalekuak 2015”

Helburua::

Langile kualifikatua eta pluridesgaitasunak dituzten haurrei egokitutako materiala eta jarduerak dituzten hiri-udalekuak eskaintzea. Gurasoek familia eta lana bateratzea posible egitea, familiei atseden uneak ematea eta haur bakoitzaren gaitasunak garatzen jarraitzea.

Onuradunak:

  • Adin desberdineko 15 haur.

Web-orria:

http://www.dedines.es/

Vianorte-Laguna fundazioa
“Laguna ospitaleko mediku-terapeuta
taldearen etxez-etxeko zerbitzua
menpekotasunak dituzten pertsonentzat”

Helburua::

Kalteberatasun egoeran dauden eta menpekotasuna duten pertsonen gaitasun kognitiboak, funtzionalak edo eguneroko bizitzako jardueretakoak eta mugikortasuna mantendu eta hobetzea. Bereziki, etxetik kanpo terapiak eta interbentzioak jasotzeko aukera ez duten pertsonak zaintzea.

Onuradunak:

  • Endekapenezko gaixotasun neurologikoak dituzten pertsona helduak (dementzia, alzheimerra, parkinsona, etab.).
  • Desgaitasun fisikoak, psikikoak eta sentsorialak dituzten helduak.
  • Mugitzeko zailtasun handiak dituzten helduak.
  • Onuradun zuzenak, gutxi gorabehera: 5.265.
  • Zeharkako onuradunak, gutxi gorabehera: 15.795 (onuraduna+2 senide).

Web-orria:

http://www.lagunacuida.org