III. Konpromiso Sariak (Nazionalak)

III. EDIZIOA, 2017

Estatu-mailako III. edizio honen helburua da entitate sozialen proiektu onenak nabarmentzea, kazetaritza-lan onena saritzea eta genero-indarkeriaren kontrako borrokan gailendu den pertsona ezagun bati esker ona agertzea.

EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua

Luis Lorente

Zine-zuzendari eta gidoilaria, eta Rotas filmeko zuzendaria.

Vocales

Maria José Ordóñez

Gobernuaren ordezkaria Genero Indarkeriarako.

Lucía del Carmen Cerón Hernández

Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuaren zuzendaria.

Ángeles Carmona Vergara


Etxe eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiko presidentea.

Marta Ariño Barrera

G+J España-ko kontseilari delegatua.

Fernando Grande-Marlaska

Epailea.

Gemma Nierga

Kazetaria.

Cristóbal Valderas Alvarado

Clece-ko presidentea.

Irabazleak

Hauek izan dira Konpromiso Sarien hirugarren edizioko irabazleak:

‘Proiektu sozial onena’ saria
Deméter por la igualdad elkartea, Malagakoa Proiektua
“Atención e intervención integral en hijos menores de madres víctimas de violencia de género”

Helburua: Programak amak ahaldundu nahi ditu hezitzaile gisa duten eginkizunean, eta amengan eta adingabeengan genero-indarkeriak duen eraginaren ondorioak arindu.

Onuradunak: Urtero, 240 erabiltzaile artatzen ditu batez beste.

www.asociaciondemeter.org

Emakumeak birgizarteratzeko ARED fundazioa, Bartzelonakoa Proiektua:
“Integración sociolaboral de mujeres víctimas de violencia de género”

Helburua: Programak hobetu nahi du artatutako emakumeen autonomia pertsonal, profesional eta ekonomikoa, bai eta lan-integrazioa erdietsi ere.

Onuradunak: Zuzeneko 25 onuradun ditu, pobrezian eta sozialki baztertuta bizi direnak.

www.fundacioared.org

Nova Feina fundazioa, Valentziakoa Proiektua:
“Dona Impuls”

Helburua: biktimen enplegagarritasuna hobetzea. Horretarako, orientazio soziolaborala, sostengua eta akonpainamendua bezalako ekintzak gauzatzen ditu enplegua aktiboki bilatzeko prozesuan.

Onuradunak: Programak 18 urtetik gorako 15 onuradun ditu, eta arreta berezia ematen die 45 urtetik gorako emakumeei, adinak zailtasun handiagoa baitakarkie lan-merkatuan sartzeko orduan.

www.novafeina.org

Chelo Tuya
“El Comercio”-ko kazetaria

Egitekoa: #cuestiondetod@s gehigarri berezirako astebetez egindako erreportajeengatik. Gehigarria Asturiasko egunkari horretan argitaratu zen 2016an, Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean.

www.elcomercio.es

Arturo Checa
“Las provincias”-ko kazetaria

Egitekoa: Valentziako egunkari horretan argitaratutako erreportajeengatik: “El maltrato se ceba con los jóvenes”“Padre enemigo” eta “Zancadillas tras el maltrato”.

www.lasprovincias.es

Carmen Quintanilla Barba
Afammer-ko presidentea

Biktimekin eta gai sozialekin dituen eskarmentuagatik eta konpromiso irmoagatik. Genero-indarkeriaren kontra egin duen borroka etengabe eta nekaezinari askotan egin zaio ezagutza, besteak beste, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak 2014an emandako Sariarekin eta Espainiako Gobernuak Andaluzian duen Ordezkaritzaren 2014ko Menina sariarekin.

Icíar Bollaín
Zinegilea

Egitekoa: kulturak eta zinemak genero-indarkeria bezalako arazo sozialak ikusgai egiteko eta haien inguruan eztabaida pizteko duten potentzialaren ordezkari gisa.

Agencia EFE
Gizarte Saila

Egitekoa: talde-lanagatik eta genero-indarkeriaren inguruan sentsibilizatzeko hartutako konpromiso pertsonalagatik. Azken urtebetean, Gizarte Sailaren kazetaritza-lanak 900 albiste inguru zabaldu ditu, eta, horietan, errigorez eta profesionaltasunez islatu dira problemaren perspektiba guztiak.

www.efe.com