Nor gara
Lehenak funtsezko zerbitzuetan
30 urte baino gehiagoko ibilbidearekin eta Espainian, Portugalen eta Erresuma Batuan egonik, administrazio publikoarekin lan egiten duten enpresen sektoreko erreferentea bihurtu da Clece, eraginkortasunez kudeatzen baititu gizartea ondo funtzionatzeko ezinbestekoak diren zerbitzuak.
Adibidez, gizarte-zerbitzuak, non bereziki nabarmengarriak diren pertsona nagusiak eta mendekotasuna duten pertsona zaintzea egoitzetan eta beren etxeetan bertan, etxez etxeko laguntzaren eta telelaguntzaren bitartez. Horiez gain, Clecek beste zerbitzu batzuk ematen ditu, besteak beste, ospitaleetako, aireportuetako, unibertsitateetako, ikastetxeetako eta haur-eskoletako garbiketa, segurtasuna eta mantentze-lanak.
Clecek hainbat tokitan egoteak funtsezko zerbitzu horien izaera unibertsalari laguntzen dio, horiek edonon egingo direla bermatzen duelako, landa-eremuetan ere bai, alegia, Espainia despopulatua deituriko lurraldeetan.
5.300
BEZERO BAINO GEHIAGO
1,5 milioi
ERABILTZAILE BAINO GEHIAGO
BIDEO KORPORATIBOA

KRONOLOGIA
KUDEAKETA SOZIALEKO EREDUA

Gure tamainako konpainiek inguruan eragina izateko gaitasun handia dutela dakigunez, Clecen xede irmoarekin betetzen dugu gure jarduna: diruaz haratago doan ondarea uztea gizarteari.
Helburu hori buruan izanik, gure langileek funtsezko zerbitzuak ematen dituzte, eta, horretarako, konpromiso soziala eta errentagarritasuna konbinatzen dituen kudeaketa-eredua erabiltzen du, eta, horri esker, benetako inpaktu neurgarria sortzen du herritarrengan.
Gure eguneroko jardunari konpromiso sozial hori aplikatzea lagungarria da etorkizun hobea sortzeko eta gizartea bidezkoagoa eta inklusiboagoa izateko, berdintasun-aukeren bitartez.
Nola zehazten da Cleceren jardunaren inpaktu hori gizartean?
- Alde batetik, Proiektu Soziala dugu, gure jatorriari eta garapenari lotutako konpromisotzat ulertzen duguna. Proiektu sozial horren funtsezko oinarria bazterturiko kolektiboetako pertsonak laneratzea da: genero-indarkeria jasan duten emakumeak, desgaitasuna duten pertsonak, gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak, lehen lana aurkitzeko zailtasunak dituzten gazteak eta lana topatzeak bizitza berria hasteko aukera ekarri dien beste hainbat pertsona.
- Beste alde batetik, azken urteetan zehar, gure jardunaren alde soziala bultzatu dugu zaintza-zerbitzua emanez pertsona nagusiei eta mendekotasuna dutenei eta arreta-zerbitzua emanez genero-indarkeria jasan duten emakumeei eta larrialdi sozialeko egoeran dauden pertsonei. Funtsezko zerbitzu horiek zerbitzari publiko gisa betetzen dugun rola sendotzen dute.