Ingurumen- jasangarritasuna
Ingurumena zaintzea, etorkizunerako konpromisoa
Ingurumena kontserbatzea gure negozio jasangarriaren ereduan txertatuta dago. Clecek eta filialek ingurune naturala zaintzeko laguntzen dugu energia berriztagarriaren alde joz, erregai fosilak jasangarriagoak diren beste batzuekin ordezkatuz eta kontsumo arduratsuaren politikak ezarriz.
Konpromiso horrekin batera, konpainiak bat egin du Net Zero helburuarekin, Parisko Akordioaren testuinguruan, Nazio Batuek bultzatutako koalizio batekin. Haren xedea da 2050erako berotegi-efektuko gasen isuria ia zerora murriztea eta hondakin-isuriak neutralizatzea, hau da, saihesteko edo erabat desegiteko oso zailak direnak. Guk helburu hori aurreratu dugu, 2045ean, ‘zero isuri garbi’ dituen enpresa bihurtzeko xedez.
Gure helburua 2045erako











Helburu horiek lortzeko, konpainiak honako jarduketa-ildoak finkatu ditu: neutraltasun klimatikoaren irismena, kontsumo arduratsua sustatzea, ekonomia zirkularra garatzea eta gure komunitatea osatzen duten pertsonak prestatzea eta sentsibilizatzea.

Neutraltasun klimatikoa
Net Zero programaranzko bilakaera ezagutzeko aukera ematen digu gure jarduerak eragiten duen karbono-aztarnaren adierazleak. Horregatik, 2015etik konpainiak sortzen dituen karbono dioxido tonak kalkulatzen ditugu. Horri esker, gure CO2 isuriak murrizteko jarduketa-planak ezarri ahal izan ditugu. Nagusiki, neurri hauek osatzen dituzte plan horiek: energia berriztagarriak erabiltzeak, sistema fotoboltaikoak ezartzearen aldeko apustu handiarekin; erregai fosilak (petrolioa eta ikatza, adibidez) ordezkatzeak jasangarriagoak diren beste batzuekin; eta gure flota berritzeak ibilgailu elektrikoekin.
Baso jasangarriak klima-aldaketaren aurka
Cleceren eta bere filialen basoberritze-programa beste urrats bat da Net Zero helburua lortzeko. Proiektu horren bidez, gure konpainiak eragiten dituen CO2 hondakin-isuriak neutralizatzen ditugu, atmosferaren karbono dioxidoa etengabe hartzen duten ekosistema naturalak sortuz. Hauxe da gure konpromisoa 2045erako: isuri horien % 10 konpentsatzea espezie autoktonoak landatuz.
Kontsumo arduratsua
Clecen eta filialetan kontsumo arduratsuaren aldeko ekintzetan inbertitzen dugu, baliabide naturalen erabilera optimizatzeko eta gure CO2 isuriak murrizteko. Helburu horrekin, eraginkortasun energetikoko eta erosketa jasangarrietako politika ezarri dugu. Haren arabera, gertutasuneko merkataritza eta produktu ekologikoak eskuratzea lehenesten ditugu, besteak beste.


Ekonomia zirkularra
Ekonomia zirkularrak ekoizpeneko eta kontsumoko eredu berria ezartzen du, non produktuen bizi-zikloa luzatzen den eta hondakinak asko murrizten diren, baliabide bihurtzen direlako. Sistema hori gizartean ezarri da ingurumen-jasangarritasunerako eraldaketa-baliabide garrantzitsuenetakoen artean.
Clecen eta filialetan ulertzen dugunez, ekonomia zirkularra oso elementu garrantzitsua da gure deskarbonizazio-planean. Eredu hori bultzatzen dugu produktuen eta hondakinen kudeaketan printzipio hauek aplikatuz: murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea eta berreskuratzea. Gure helburu nagusia da, gutxienez, azken urteetako % 80aren balorizazioa, beste erabilera bat emanez, produktu berri gisa ekoizpen-ziklora itzultzeko.
Prestakuntza eta sentsibilizazioa
Prestakuntza eta sentsibilizazioa deskarbonizaziorako funtsezko ekintzak direla dakigu. Konpainiaren langile guztiak kontzientziatzea oinarrizkoa da CO2 isuriak murrizteko eta neutralizatzeko estrategia osatzen duten neurriak gauzatzeko. Horregatik, Clecen eta filialetan ingurumen-jasangarritasuneko prestakuntza-plana dugu. Halaber, abian jartzen ditugu gure zerbitzuen erabiltzaileentzako, hornitzaileentzako eta bezeroentzako sentsibilizazio-kanpainak.
