Jasangarritasun soziala

Gizarte bidezkoagorako eta inklusiboagorako

Clecen ulertzen dugunez, konpromiso soziala funtsezkoa da aurrerapen jasangarrirako, eta gure eguneroko jarduna markatu behar du. Horregatik, ahalegina egiten dugu inpaktu positiboa izateko zuzenean edo zeharka eragiten diegun komunitateengan.

Horren harira, lan-eskubideen eta laneko osasunaren eta segurtasunaren esparruetan enpresa gisa ditugun betekizun guztiak zehatz-mehatz bete ez ezik, askoz haratago goaz, gizarte bidezkoagoa, inklusiboagoa eta berdinagoa sustatzeko neurriak abian jartzen baititugu. Irmoki uste dugu aukera-berdintasuna ezinbestekoa dela inor atzean geratu ez dadin.

12%

BAINO GEHIAGO BAZTERTURIKO KOLEKTIBOETATIK DATOZ

Sortu ginenetik, jaidura sozial handia izan da gure bereizgarria. Baina, gainera, 2012an, konpromiso hori sakontzea erabaki genuen eta gizarteari behatu genion enpresa gisa Cleceren aldetik zer espero zuen jakiteko. Eta gizarteak berak, haren erantzunekin, erakutsi zigun gure proiektu soziala sendotzeko jarraitu behar genuen bidea. Aktiboki entzuteko ariketa horrek indartu zuen gizartearekin genuen konpromisoa, zerbitzari publiko gisa ematen diogun horren gain konfiantza eman digulako.

Funtsezko zerbitzu publikoak egiten ditugunez gero, herritarren eskakizunei erantzuteko betebeharra sentitzen dugu, eta horien artean nabarmengarriak dira administrazio publikoaren zerbitzuak ematen dituzten langileak duin bihurtu eta aukera berdinak ematea enplegua bilatzen ari direnei.

Gure proiektu sozialaren oinarria da bazterturiko kolektiboetatik datozen pertsonak laneratzea: indarkeria jasaten duten edo jasan duten emakumeak, desgaitasuna duten pertsonak eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak. Baina konpromiso horrek beste neurri batzuk hartzea dakar ere bai, besteak beste:

  • Cleceren berdintasun-plana onartzea.
  • Adiskidetzeko neurrien katalogoa eta Fundación Másfamilia fundazioaren EFR ziurtagiria, familiez arduratzen den enpresa gisa.
  • Laneko jazarpenaren eta sexu-jazarpenaren edo sexuaren araberako jazarpenaren aurkako protokoloak zehaztea.
  • Giza eskubideak urratzeko arriskuen mapa doitzea gure jarduera guztietan.
  • Laneko arriskuak prebenitzeko (LAP) neurriak ezartzea, lanean segurtasuna eta osasuna bermatzeko.
  • Langileak etengabe prestatzea eta gaitzea garapen profesionaleko programen bitartez.
  • Munduko Itunaren Espainiako Sarera batzea, zeinaren bidez, ekimen horren 10 printzipioekin konpromisoa dugula aitortzen dugu; printzipio horiek enpresen erantzukizun soziala eta munduaren garapen jasangarria sustatzen dituzte.

Jarduketa-ardatzak

Clecek bi jarduketa-ardatzen inguruan eratu ditu jasangarritasun sozialerako neurriak: Integrazioa eta sentsibilizazioa. Esparru horretan egiten ditugun jarduketak ardatz horien barruan daude eta hainbat kolektibori zuzeneko eta zeharkako onurak ekarri nahi dizkiete.

Integrazioa

  • Lankidetza-hitzarmenak erakunde sozialekin, bazterturiko kolektiboetatik datozen pertsonen profilekin bitartekaritza egiteko.
  • Akordioak administrazio publikoekin, kolektibo horiek laneratzeko.

Sentsibilizazioa

  • Foroak eta hitzaldiak antolatzea gizarteak dituen erronkei buruz kontzientziatzeko.
  • Cleceren langileek parte hartzea hainbat kausa sozialen inguruko kanpaina solidarioetan.