compromiso_clece

Pertsonak

1992n jaio zen Clece Taldea, enpresa eta instituzioei kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko asmoz sortutako proiektu itxaropentsua. Egun, proiektu hori errealitate bilakatu da, baina hasierako ilusioa mantentzen du, Espainian, Portugalen eta Erresuma Batuan konpainia honen parte diren 70.000 pertsona baino gehiagoren ilusioa, hain zuzen ere. Clece Taldeak era askotako zerbitzuen bidez egiten du lan milioi bat pertsona baino gehiagoren bizi-kalitatea hobetzeko, gure eraikinak mantendu eta eraginkorragoak izateko eta gure ingurua, bai hiriak, bai natura-ondarea, zaindu eta babesteko.

Kalitatea

Clecek Kudeaketa-sistema integratuaren aldeko apustua egiten du, antolaketa-maila guztietan kalitatea, ingurumenaren berreskurapena, langileen osasuna eta informazioaren babesa optimizatu eta hobetzeko.

Eredu hori bermatzen dute merkatuko egiaztagiri ezagunenek:

Kalitatea

ISO 9001

Ingurumena

ISO 14001

Prebentzioa

OHSAS 18001

Informazioaren babesa

ISO 27001

Ikusi kudeaketa-politikak

Berrikuntza

Berrikuntza funtsezko elementua da Cleceren estrategian. Garatzen dugun I+G+B politika gure erabiltzaile eta bezeroei zuzendurik dago. Horren helburua da haiek zerbitzu gehiago eta hobeak erabiltzeko aukera izatea, balio erantsi handiagoa dutenak, malguagoak eta kalitate hobezinekoak.

Etika. Jokamolde-kode Orokorra

Eguneroko jardunean integritatearen eta arduraren balioak gure egitea faktore erabakiorra izan da Cleceren garapenerako. Langile guztiek partekatzen dituzten printzipioak dira, eta gure Jokamolde-kode Orokorrean daude jasoak.