Kudeaketa-sistema integratua
Clecen hazkunde jasangarriarekin dugun konpromisoa islatzen duen kudeaketa-sistema integratu bat sortu dugu:
- Gure bezeroak asebetetzeko (Zerbitzuen Kalitatea, Elikagai-segurtasuna, Teknologia-Berrikuntza eta Informazioaren babesa).
- Gure langileak babesteko (Lan-arriskuen prebentzioa, Gizarte-erantzukizun Korporatiboa).
- Gure erabiltzaileei mesede egiteko (datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta babesa).
- Gure ingurunea errespetatzeko (ingurumen-kudeaketa) eta indarrean dagoen arau-markoa betetzeko..
Kalitatea
Gure bezeroak, barnekoak eta kanpokoak, gure zerbitzuekin pozik egotea inporta digu. Haien nahiak betetzera eta haien beharrei aurre hartzera bideratzen ditugu gure ahaleginak, eta hori bezeroen gogobetetasun-inkesten emaitzetan ikus daiteke:
ISO 9001
UNE 158101
UNE 158201
UNE 158301
UNE 158401
Ingurumena
Ingurumenarekiko errespetua da gure jardueren oinarria. Gure jarduerek izan dezaketen eragina gutxitzeko lanean dihardugu, eta ingurumenarekiko errespetagarriak diren produktu eta zerbitzuen alde egiten dugu.
ISO 14001
Berrikuntza
Kudeaketa, garapen berrien bilaketa eta irtenbide teknologikoki berritzaileak dira Clecen ardatz estrategikoetako batzuk. Helburua horien bidez zerbitzuetako materialak, produktuak eta prozesuak hobetzea da eta, horrela, balio erantsi handiago bat gehitzea, sektorean enpresa lider moduan kokatzea eta produktibitatea eta bezeroen gogobetetasuna hobetzea.
UNE 166002
UNE 166001
Informazioaren babesa
Informazioaren babesa oinarrizko printzipioa da gure enpresaren antolaketan. Babesa ez da soilik alor informatikoan ematen, baizik eta konfidentzialtasunean, datu pertsonalen integritatean eta erabilgarritasunean, negozioaren informazioan eta presente gauden instalazioetan ere.
ISO 27001
Elikagai-segurtasuna
Clece elikagai-kate osoaren arriskuak kontrolatzen jarduten da, landutako elikagaiak bere ezaugarri eta propietate guztiak mantentzen dituela bermatzeko eta giza kontsumorako guztiz egokia dela egiaztatzeko. Clecen dieta osasuntsu, ziur eta jasangarri baten alde egiten dugu.