Beste batzuk

Jarduera osagarriak

Gure jardueraren oinarria osatzen duten zerbitzuez gain, Clecen eskaintza gehigarria dugu, bezeroari balio erantsia ekartzeko diseinatua.

Zerbitzu osagarrien katalogo horrekin behar asko betetzen ditugu, zenbait proiektu garatu bitartean sor litezkeenak: biltegi bat kudeatzea edo salgaiak garraiatzea eta merkaturatze bat sustatzeko komunikazio-kanpaina bat martxan jartzea.

Ulertzen dugunez, bezero bakoitzak bere eskakizunak ditu, eta, horregatik, bere esku jartzen dugu katalogo osagarri hori, beren arloetan esperientzia handia duten profesionalek kudeatuta.

ZERBITZU MOTAK

LOGISTIKA

Ekoizpen-prozesuak eta hornidura-kateak kudeatzeko konponbideak neurrira eratzen ditugu, eta, horri esker, kostuak optimizatu, arriskuak txikitu eta kalitatearen indizeak hobetu ditzakegu.

KULTURA KUDEATZEA

Arte eszenikoen behar guztiak betetzen ditugu: produkzioa eta antzezpena, espazioa kudeatzea eta ikuskizunak merkaturatzea.

MARKETIN IKUSGARRIA

Madrilgo aldageltoki nagusietan publizitate-espazioak merkaturatzea, formatu handiko pantaila digitalen zirkuituen, mupi digitalen eta marketin ikusgarriaren bidez.

FILIALAK

Bisitatu gure filialen webak informazio gehiagorako:

ESTEKA INTERESGARRIAK

Berrikuntza teknologikoa eta soziala

Egin lan gurekin