Garbiketa
Konponbide aurreratuak garbiketan
30 urte baino gehiagoko esperientzia dugu garbiketako eta desinfekzioko zerbitzuen prestazioan. Sektore horretan, azpiegitura mota guztiez arduratzen gara, bereziki: ospitaleak, osasun-zentroak, fabrikak, garraiobideen instalazioa eta bulego-zentro handiak. Gure profesionalek puntako ekipoak eta produktuak darabiltzate eta garbiketa sakona eta eraginkorra bermatzen dute. Gainera, teknologian egiten dugun inbertsioak aukera ematen digu zerbitzu bikaina emateko eta higieneko eta segurtasuneko estandarrik altuenak betetzeko. Halaber, teknologiak eta digitalizazioak iraultza handia ekarri diete gure garbiketa-zerbitzuei, eraginkortasunaren ikuspegitik eta ingurumenaren jasangarritasunaren eta errespetuaren ikuspegitik. Horrek guztiak aukera ematen digu gero eta zerbitzu malguagoa eta bezero bakoitzaren beharretara egokitua eskaintzeko, gure langileen egunerokotasuna errazteaz gain.