Ingurumenekoak

Ingurune naturala, gure bezeroa

Ingurune naturala zaintzen dugu gure Talher filialaren bidez. Konpainiak gizartearen garapen jasangarriarekin duen konpromisoaren ildotik, espazio ezberdinak babesteko lan egiten dugu, adibidez, basoak, hondartzak edo parkeak. Horretarako, beren ezaugarriak errespetatzen ditugu eta bertako fauna eta flora babestea sustatzen dugu.

Oso ondo prestatuta daude gure profesionalak eta beren lana etengabeko prestakuntzetan ikasitako ezagutzetan eta esperientzia handian oinarritzen da, beraz, gure bezeroei konponbide berritzaileak eskaini ahal dizkiegu, beren proiektuen kalitatea eta eraginkortasuna sustatzen dituztenak. Kudeatzen dugun zerbitzu bakoitzean, gainera, sentsibilizazioko ekintzak suspertzen ditugu, gizarteak ingurumen-kontzientzia handiagoa har dezan.

ZERBITZU MOTAK

HIRIKO ZERBITZUAK

Berdeguneen, aisialdi-eremuen eta hainbat azpiegituren mantentze-lanak egiten dugu (hiri barruko bideak, trenbideak, errepideak, iturriak, hondartzak…) ingurumenarekiko modu arduratsuan.

BASOKO ZERBITZUAK

Adituak gara basoen kudeaketan. Mota ezberdineko lanak egiten ditugu gure basoak zaintzeko eta berreskuratzeko, adibidez, suteen prebentzioa eta ingurune natural horietan dauden azpiegiturak mantentzea.

INGURUMEN-HEZKUNTZA

Ingurumen- eta zientzia-hezkuntzako programak garatzen ditugu. Gainera, sentsibilizazioko kanpainak eta ekintza puntualak diseinatzen ditugu (hitzaldiak, lantegiak, eztabaidak…) ohiturak aldatzea sustatzeko, jasangarritasuna bultzatzeko.

TURISMOA ETA KULTURA KUDEATZEA

Turismoaren inguruko arretako eta informazioko zerbitzu integralak kudeatzen ditugu, bai eta museoekin eta erakusketekin lotutako artea eta kultura hedatzeko programak ere bai, gure kultura-, natura- eta gizarte-ondarea sustatzeko xedez.

FILIALAK

Bisitatu gure filialaren weba informazio gehiagorako:

ESTEKA INTERESGARRIAK

Berrikuntza teknologikoa eta soziala

Egin lan gurekin