Zerbitzuak

Orientazioa bezeroari eta berrikuntza

Clecek ibilaldi luzea du mantentze-lanetan, 30 urte baino gehiagokoa. Haren filialak, Clece Facility Sevices izenekoak, mantentze integraleko, eraginkortasun energetikoko, kirol-zentroen kudeaketako eta facility services izeneko lanak betetzen ditu.

ZERBITZU MOTAK

MANTENTZE INTEGRALA

Aplikatzen dugun metodologiaren oinarriak dira ematen ditugun zerbitzuen balio-katean esku hartzen duten prozesuen analisia eta estandarizazioa, eta, horrela, horien kalitatea, eraginkortasuna eta errentagarritasuna handitzen ditugu aktiboen bizi-zikloan zehar. Zenbait hamarkadako esperientzia dugunez, gure lanaren kalitatea bermatuta dago instalazio elektrikoen mantentze-lanen eta suteen aurkako babesaren arloetan, arauketa- eta kontrol-lanetan eta mantentze-lanetako ingeniaritzan, besteak beste.

ZERBITZU ENERGETIKOAK

Clece Facility Services enpresak ustiapen energetikoko proiektuak garatzen ditu, energia primarioa erostea eta aurrezkiak neurtzea eta egiaztatzea barne. Proiektu horiek barne hartzen dituzte aurreauditoriak eta auditoriak eta aurrezki energetikoko neurriak ezartzeko inbertsioen (AEN) zuzendaritza eta exekuzioa. Gainera, aurrezki energetikoko ziurtagiriak (AEZ) kudeatzeko subjektu ordezkariaren egiaztagiria du.

KIROL-ZENTROAK KUDEATZEA

Espezializatuta gaude kirol-instalazioen kudeaketa integralean, eta arreta ematen diegu kirol-programen zuzendaritzari eta antolakuntzari (aholkularitza, entrenamendu pertsonala, jarduera zuzenduak eta jarduketa askekoak, etab.). Halaber, ekipamenduak eta instalazioak mantentzen eta kontserbatzen ditugu eta horien kudeaketa energetikoaz, jendearentzako arretaz eta den tokietako segurtasunaz arduratzen gara.

FACILITY SERVICES

Enpresei eskainitako zerbitzuaren euskarriak dira kulturaren ezagutza handia eta bezero bakoitzerako helburuak. Zerbitzuen kudeaketa oinarritzen da bezeroaren beharretan eta prestazio teknologiko onenetan. Informazio zuzena edukitzeak denboran eta forman euskarri egokia ahalbidetzen du erabaki estrategikoenak hartzeko.

FILIALAK

Bisitatu gure filialen webak informazio gehiagorako:

ESTEKA INTERESGARRIAK

Berrikuntza teknologikoa eta soziala

Trabaja con nosotros