Segurtasuna

Proiektuak neurrira segurtasun integralerako

Sektore publikoko eta pribatuko bezeroei gehien kezkatzen dien hori babestea da Clece Seguridad (Clece Segurtasuna) gure konpainiaren filialaren xedea. Enpresa hori espezializatuta dago etengabe zaintzen diren ingurune ziurrak eta lasaiak bermatzen. Etengabe bilakatzen ari den mundu honetan, berrikuntzaren alde jotzen dugunez, mehatxu posibleei aurre hartzeko eta horiek blokeatzeko erantzun azkarrak eta eraginkorrak eskaintzeko aukera dugu. Horretarako, sektoreko azken joeren jakitun gara, eta, horri esker, bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen diren konponbide pertsonalizatuak eskaintzeko aukera dugu. Gure babeseko eta segurtasuneko zerbitzu integralei konponbide berritzaileak gehitzeari esker, proiektuak neurrira diseinatzen ditugu sarbideen kontroleko, bideozaintzako edo sarrera bidegabeen aurkako alarmetako azken teknologian oinarrituta; beste proposamen batzuen artean. Hori guztia profesional prestatuen esperientziarekin eta 24 orduz, urteko 365 egunez, pertsonak eta aktibo korporatiboak babesteko.

ZERBITZU MOTAK

ONDASUNAK ZAINTZEA ETA BABESTEA

Ingurune ziurrak bermatzeko behar diren neurriak hartzen ditugu dendetan, erakusketetan, bileretan eta ekitaldi mota guztietan.

PERTSONA JAKINAK BABESTEA

Aurrez behar den baimenarekin, laguntzako, defentsako eta babeseko lanak ematen dizkiegu pertsona fisiko jakinei.

ALARMA PROPIODUN ZENTRAL HARTZAILEA

Denbora errealean egiten dugun jarraipen sakonari esker, berehala konpontzen dugu ematen ditugun zerbitzuek izan ditzaketen edozer gertakari.

INSTALAZIOA ETA MANTENTZEA

Segurtasun-ekipo, -gailu eta -sistema mota guztiak instalatzeaz arduratzen gara, eta horien mantentze-lanez ere bai.

SEGURTASUN ELEKTRONIKOA

Bideozaintzako sistemak instalatzen eta monitorizatzen ditugu, eraikin mota guztietako segurtasuna urrunetik kudeatzeko.

SEGURTASUN-SISTEMA ZENTRALIZATUAK

Konponbide global horrek barne hartzen ditu bideozaintza 24 orduz, alarmen zentral hartzailetik, eta jarraipena lokalizazio-zerbitzuen zentrotik.

FILIALAK

Bisitatu gure filialaren weba informazio gehiagorako:

ESTEKA INTERESGARRIAK

Berrikuntza teknologikoa eta soziala

Egin lan gurekin