Bizitza-istorio bakoitzera moldatzen gara
Pertsonarengan Ardaztutako Arreta Integrala (PAAI) da pertsona nagusiei eta mendekotasuna dutenei egoitzetan eta eguneko zentroetan ematen dizkiegun zerbitzuen ardatza. Horretarako, profesionalen taldea dugu, eta haiek lehen eskutik ezagutzen dute erabiltzaile bakoitzaren istorioa, hortaz, zaintzak moldatzen dituzte bizitza-istorio bakoitzera. Horrela egiten dugu titulartasun publikoko zerbitzuen kudeaketan zein CleceVitam-en, egoitza-zentroetako gure sare propioan.
Gure langileen kalitate profesionala eta giza kalitatea islatzen dira erabiltzaileei ematen diegun tratuan, eta beren bigarren familiatzat jotzen gaituzte haiek. Adi gaude beti beren erosotasunerako eta osasun-egoerarako, gertutasunean eta konfiantzan oinarritutako harremanaren bidez.
Gure konpromiso sozialari esker, beti arduratzen gara zaintzen ditugun pertsonen duintasunaz eta bizitza-kalitatea hobetzeaz. Gainera, zentro bakoitzeko alderdi eragile guztietan bikaintasunez aritzeko lan egiten dugu beti, eta, horretarako, teknologikoa eta soziala gehitzen ditugu.
Pertsona nagusientzako egoitzak
Eguneko zentroak
Centros de día
Gestión de centros de día de titularidad pública. Atención especializada a personas mayores gracias al trabajo interdisciplinar de nuestro equipo técnico para mejorar su calidad de vida y prevenir la pérdida de autonomía y el deterioro funcional y/o cognitivo.
